Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

GEOGRAFIA

Gesalatz ibarra Nafarroa Erdialdeko mendebaldean kokatuta dago, Estellerriko ipar-ekialdean hain zuzen ere. Honen azalera 76.8 km2 dira eta muga administratiboek, orohar, bat egiten dute muga naturalekin. Iparraldean Andia Mendizerrarekin eta Goñi ibarrarekin mugatzen du; ipar-ekialde / ekialdean Etxauribarrekin, Iruñerrian; hegoekialdetik Esparatz-Axixuri isurialde banaketa lerrora iristen da, honen bestaldean Mañeruibar izanik. Allozko urtegiak hegomendebaldean mugatzen ditu Gesalatz ibarra eta Deierri, eta, iparmendebaldean, Inarotz arroilan dugu Deierri eta Lezaunekin muga.

Ibarra honako kontzeju eta lekuek osatzen dute: Argiñao, Arzotz, Estenotz, Garisoain, Genbe, Iruxo, Irurre, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz, Muniain, Muzki, Bidaurre eta Biguria.

Jaitz, ibarreko eremu geografiko berean, udalerri independentea da joan den mendetik.

Gesalatz itxura luzatua du, iparretik hegora. Honen erliebea altuera galtzen doa Andia Mendizerratik, iparraldean (Ibarreko lekurik garaiena bertan dago, Iturgoiengo Trinitateko Gaina, 1.222 metro), Allozko urtegiraino, hegoaldean.

Klima dugu landarediarengan eragiten duen faktorerik garrantzitsuena, berau era eskalonatuan banatzen da altitudearen arabera. Pagadia 900-1.000 metro bitartean dugu. Aldiz, 700 metro azpitik, ameztia topatuko dugu, Andia, Esparatz-Axixuri, eta bestelakoen mendi-hegaletan zabaltzen. Ametzaren ondoan ezpela eta artea ohikoak dira. Oihana galdu den lekuetan, haritzen eta arteen baso mistoan, abarizti edo txapar izeneko garriga espeziea dugu. Andiaren hegoaldeak Allotzen kubetan isurtzen du ura eta bertan artadi eta garrigak ditugu, mediterranear klimaren eraginez.