Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Deialdiak

Bi deialdi egin dira, bata Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunean testatzaile izan nahi duten pertsonentzat eta bestea Zunbeltz Nekazaritzako Test Guneko dinamizatzailea kontratatzeko.

Zunbeltz Nafarroako lehen nekazaritzako eta abeltzaintzako test gunea da, eta sustatu nahi ditu profesionalak pixkanaka nekazaritza ekologikoaren sektorean sartzea eta ezagutza transferitzea; aukera bat da belaunaldien arteko erreleboa egiteko eta sektorea dinamizatzeko, eta, horrek, eskualdean biztanleak finkatzen lagunduko du. Andia Mankomunitateak koordinatzen du proiektua, CPAEN/NNPEK eta NUPekin batera, erakunde bazkide gisa.

Bi deialdi ireki dira:

1) TESTATZAILE IZATEKO HAUTAGAIAK ZUNBELTZ NEKAZARITZAKO TEST GUNEAN

Zunbeltz aukera bat da nekazaritza ekologikoaren sektorean sartzeko. Horretarako, ekintzaileei nekazaritza-proiektuak probatzeko espazio seguru bat eskaintzen zaie.

Saiakuntzak edo testak egiten dituzten pertsonei lur eta azpiegituretan laguntzen zaie, abeltzain adituek prestakuntza praktikoa eta aholkularitza ematen diete, eta Zunbeltz Elkartearen laguntza jasotzen dute prozesuan zehar.

Eskabideak urtarrilaren 31ra arte jasoko dira.

Deskargatu hemen deialdiaren oinarriak (gaztelaniaz):

CONVOCATORIA TESTER DEIALDIA

 

2) ZUNBELTZ NEKAZARITZAKO TEST GUNEAREN DINAMIZATZAILEA KONTRATATZEA

Pertsonaren eginkizuna izango da testatzaileei beren ekoizpen-proiektuetan laguntzea eta koordinatzea, bai eta Zunbeltz Nekazaritzako Test Gunea osatzen duten finken kudeaketa koordinatzea ere. Lanaldi erdiko kontratua eskaintzen da, 2022ko urtarriletik/otsailetik abendura.

Eskabideak urtarrilaren 20ra arte jasoko dira.

Edozein zalantza izanez gero, idatzi mezu bat mancomunidad.andia@gmail.com helbidera.

Deskargatu hemen deialdiaren oinarriak (gaztelaniaz):

CONVOCATORIA DINAMIZADOR_A DEIALDIA

 

Informazio gehiago: 

  • Aurrerapen “Análisis de oportunidades del sector ganadería ecológica”. NNPEK

Avance_Estudio_Oportunidades_ganaderia_ecologica

  • Lursailaren informazioa La Planilla y Zunbeltz – SITNA

Info_La Planilla_SITNA-

Info_Zunbeltz_SITNA

  • Nekazaritzako Test Guneen Sarea(RETA)

https://espaciostestagrarios.org/

  • Nekazaritzako test guneak zer diren azaltzen duen bideoa (RETA)