Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bisitatu

Nola iritsi

navarra_eu carreteras

  • Iruñetik Etxauriko mendatea igarota, NA-700.
  • Garesetik NA-7040.
  • Lizarratik, Abartzuza eta Aritzala igaro eta NA-700a hartu.
  • A-12tik 31. irteera hartu eta jarraian NA-7171.

Estellerriko mendialdeko udalerriek (Abárzuza/Abartzuza, Lezaun, Salinas de Oro/Jaitz, Valle de Yerri/Deierri y Valle de Guesálaz/Gesalatz Ibarra) bertako 49 saltoki pribatuekin batera, 2006. urtean “Tierras de Irantzuko lurrak” Elkarte Turistikoa sortu zuten. Eskualdeko baliabide turistikoak sustatu eta erregulatzeko helburuarekin.

Burutu diren ekimenen artean, Irantzu Monasterioan (Abartzuzatik 3 kilometrora) ireki den informazio gunea dugu. Informazio gunea, eskualdeko informazioa eskaintzeko zegoen hutsunea betetzeko eratu zen eta era honetan bisitariei eskualdeko baliabideen informazioa eskaini ahal izateko.

Informazio gunea udan eta zenbait zubitan irekitzen da. Harremanetan jartzeko telefonoa 646 18 52 64 da edo bestela:

Non jan eta non lo egin

“EL MESON” TABERNA, GESALAZKO KIROLDEGIA

Menuak, plater konbinatuak, ogitartekoak, frijituak…

Telefonoa: 636071584

ARITZALEKU KANPINA

Helbidea: p.k. 31291 Lerate (NAFARROA)

Telefonoa: 948 39 50 64

Web orria: https://www.aritzaleku.com/eu/


BURUBE ETXEA LANDA ETXEA

Helbidea: p.k. 31175 Muniain – Gesalatz (NAFARROA)

Telefonoa: 948 16 34 65 / 647 02 15 03

Web orria: http://www.casasruralesnavarra.com/casas-rurales-muniain-de-guesalaz/burube-etxea.html

IRIGOIEN LANDA ETXEA

Helbidea: p.k. 31176 Muetz (NAFARROA)

Telefonoa: 948 35 71 27 / 660 75 85 56

Web orria: http://www.irigoien.com


NABARRO ETXEA LANDA ETXEA

Helbidea: p.k. 31176 Iturgoien (NAFARROA)

Telefonoa: 948 35 71 03 / 619 40 23 84

Web orria: http://www.casanabarro.com


 


URRARENA LANDA ETXEA

Helbidea: p.k. 31291 Muzki (NAFARROA)

Telefonoa: 948 39 04 45 / 699 00 24 85

Web orria: http://www.tierrasdeiranzu.com/p/eu/mapa-elkarreragilea/ostatuak/urrarena-landa-etxea-muzki.php

Jaiak eta ohiturak

DIGITAL CAMERAKontzeju bakoitzak bere zaindariaren omenezko jaiak data ezberdinetan ospatzen ditu, normalean udan ospatzen dira, nahiz eta Ibarreko jaia urtero herri batean ospatzen den. Ekitaldi honetarako kontzeju antolatzailearen monumenturen bat berreskuratzen da, azken urte hauetan zehazki antzinako ikuztegiak berreskuratu dira: Gembe, Izurtzu edo Argiñaokoak.

Kontzejuetako Zaindariaren jaiak uztaila eta abuztuko hilabeteetan izaten dira normalean, eskualdean jende gehiago dagoela probestuz.

ARGIÑAO Urriko lehen igandean
ARZOTZ

Festak ekaineko hirugarren asteburuan.

Gurutze Sainduko baselizara erromeria, ekainaren 19 aldera, zaindariaren festekin batera.

ESTENOTZ Azaroko lehen edo bigarren asteburuan.
GARISOAIN

Festak iraileko lehen asteburuan.

Pilar Birjinaren baselizara erromeria urriaren 12an.

GENBE Festak ekaineko bigarren asteburuan, igandean erromeria San Antonio baselizara.
IRUXO Uztailak 2
IRURRE

Jasokunde festak abuztuaren 15ean.

Abenduaren 15ean Santa Luzia.

ITURGOIEN

Festak Aste Santutik 50 egunera ospatzen dira.

Andra Mari baselizara erromeria maiatzeko lehen igandean.

Pentekostes festak. Pentekostes ondoko lehen astean Trinitatearen baselizara igotzen da..

Trinitateko kofradiaren festa, Trinitatera igo eta 15 egunetara.

Erromeria San Adrian baselizara, maiatzaren 16tik gertuen dagoen asteburuan. San Adrian Festa.

Abuztuak 16 San Roque.

Trinitatetik jaitsiera, abuztuko azken igandean.

San Millanera erromeria azaroaren 12tik gertuen dagoen asteburuan.

IZURTZU Festak iraileko hirugarren larunbatean
LERATE

Festak ekainaren 29tik gertuen dagoen asteburuan.

Done Petri Martiri baselizara erromeria apirilaren 29tik gertuen dagoen larunbatean.

MUETZ

Abuztuaren 23tik gertuen dagoen asteburuan (Limako Santa Rosa)

Sagrarioren Birjina baselizara erromeria maiatzaren 1ean.

Festa txikiak abenduaren 10etik gertuen dagoen asteburuan.

MUNIAIN GESALATZ FestaK azaroaren 25etik gertuen dagoen asteburuan, Santa Katalina.
MUZKI Festak San Isidrotik gertuen dagoen asteburuan (maiatzak 15).
BIDAURRE

Donibane eta Don Paulo baselizetara erromeria (maiatzak 1).

Festak, Donejakue ospakizunaren aurreko asteburuan.

BIGURIA Maiatzak 7
GESALATZ IBARREK JAIA ABUZTUAREN 26AREN ETA IRAILAREN 1AREN ARTEKO LARUNBATA (BIAK BARNE)

CUADERNOS DE ETNOLOGÍA Y ETNOGRAFÍA DE NAVARRA. ASPECTOS. ETNOGRÁFICOS DE LO FESTIVO EN EL VALLE DE GUESÁLAZ Y SALINAS DE ORO.

Zer bisitatu

IBILALDIAK NATURAN

Gesalazko ibarrean eremuko bide asko ditu, egokiak oinez, txirrindulaz edo zaldiz egiteko. Mendizaleentzako hainbat ibilbide daude bertako paisaia ederrak ezagutzeko. Hemen hauetako zenbait:

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

  • Muniaingo Gurutze Sainduko baselizara igo.
  • Ibilbidea Buron eta Lezaiako sakanetan, Genben, edo Otsanzulokoan (edo “del Infierno”), Argiñao eta Iturgoien artean.
  • Igoera Iturgoiengo Trinitatera.
  • Igoera Esparatzera, Arzotzetik.
  •  Artesara, Elimendira igoera Argiñao edo Bidaurretik.
  •  Urbasa-Andiako Parke Naturalean mendi-ibiliak.(www.parquedeurbasa.es)

ALLOZKO URTEGIA

EmbalseAlloz

Allozko urtegia Salado eta Ubagua ibaiek elikatuta ur-itsasoa dugu, ameztiek, larreek, sasiek eta pinuek inguratuta. Aparteko lekua urteko sasoi orotan, baina udan bereziki. Honen ur urdinxka freskagarrietan bainatzea, zuhaitzen baten azpian atseden hartzea edo ontzian nabigatzea ditugu naturgune honen zenbait aukera.

Nafarroako Bela Eskola urtegi-ertzean dugu eta hainbat jarduera eta ikastaro eskaintzen dizkio kirol hau praktikatu eta ikasi nahi dutenei (www.escuelanavarradevela.com).

BIGURIAKO JAUREGIA (BIGURIA)

Biguria herrian kokatua (Gesalatz Ibarra), Estenotz eta Arzotz iparraldean, 580 metroko altueran. Iruñatik 31 kilometrotara eta Lizarratik 21 kilometrotara dago.

Eraikuntza monumentala, Monte Hermoso Markesen jauregia izenarekin ezagutua, etxaurre nagusian harlanduzko murruak ditu eta beste zonaldeetan silarrixka ageri da. XVII mende erdialdean datatua dago.

Etxaurrea, bi gorputz eta atiko batez osatua, bi dorre kubikoen artean agertzen da, parametro zabal horizontala dauka eta oraindik ere herreriar estiloko apainduren urritasuna agertzen duelarik, soilik baoetan orejeta moduko enmarkea dauka. Erdialdeko zonaldean, nahiz eta ardatz nagusitik desbideratua egon, atari dinteldua ageri da, orbeleko giltzarria dauka pilastra landatuekin, kapitela izan beharrean, armarriek larruzko kartela bihurrituak eta yelmoa daukate. Honen gainean balkoia dago, dinteldua eta antzinako forjaz egina etxeko beste bao batzuk bezela.

Erremate modura armarria dago, Santiagoko Gurutzearen gainean; azpialdean lehoi baten burua dauka, larruzko kartel bihurrituak, hostotza orlada batekin eta tinbre batek irekitzen dituen koroa ageri da bi hegaztien artean ageri dena. Armarria laurdendua da, lehen laurdenean zortzi puntako izarra agertzen da eta honako inskripzioa: “Firmamente”; bigarren laurdenean, era berean, laurdendua ere, lehoi eta gaztelu errepikatuak txandakatzen dira eta laugarren laurdenean aldiz, banda moduko bat agertzen da, bihotza armarritxoa zortzi zintekin. Armarriaren goiko zonaldean honako legenda agertzen da: Cisneros.

Etxaurreko erdigunea, egurrezko teilatu-hegal bikoitz batekin bukatzen da, garaiko moda ziren mentsula tailatuak ageri direlarik.

Garai horretako beste etxaurreek ez dute interesik, salbuespen modura atzekaldekoa litzateke atari dinteldua irekitzen da, zortzi bandetako armarriarekin, XVI. mendean datatu daitekeena.

Kontserbazio-egoera: gaur egun abandonatua dago. Jabeak eskaintza batzuk izan dituen arren, oraindik ez da saldu. Geroz eta hondatuagoa dago, zonalde askotan sabaia erorita dago.

Bisita: eraikuntza oso interesgarria. Merindadeko arkitektura zibileko eraikuntza esanguratsu eta bikainena. Jauregira sartzea arriskutsua da.

Historia: jauregi hau Nafarroako noblezian antzinatasun handiena duena da. Biguriako jaunak etxe honetarako pribilegio aunitz lortu zituen, horrela, 1601ean, Biguriako Antsok lortu zuen jauregi hau kuartel salbuespena izatea. Beranduago, jauregia Montehermoso Markesen esku gelditu zen, 1761 urtean jabetza zuten jada.

  (http://www.sasua.net/estella/articulo.asp?f=viguria)

HENRI LENAERTS MUSEOA

Fundazioak, Paulette Garinen eskuzabaltasunari esker, Lenaertsen bikotekidea, egoitza du Irurren (Nafarroa). Balio handiko egoitza da hau, dituen sinbolismo, material eta objektuengatik. 1971tik Henriren bizitzaren erdigune, ikerketa leku eta tailerra izan zen.

CANSANCIO

Bertan hautematen da artistaren sormena inguratzen duenaren zentzua, honen giroa, esperientziak, dokumentazioa, bere liburuak, bozetoak, asko eta asko berezko lanak eta beste batzuk bizitzan zehar erostiakoak.    (http://www.henrilenaertsfundacion.com)