Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ibarreko Jabetza Bankua

Gesalazko Udala, Andia Mankomunitatearekin lankidetzan, Jabetza Bankua eguneratzen eta bultzada berria ematen ari da Gesalatz Ibarrean. Hori, haranean despopulazioari aurre egiteko funtsezko ekimenetako bat da.

Udalak doako zerbitzu hori bere herritarren eskura jartzen jarraitzen du, salmentako edo alokairuko etxebizitzen eta lursailen parkea dinamizatzeko. Informazio guztiarekin fitxategi bat sortuko da, eta Ibarrean bizi nahi duten pertsonen eskura jarriko da. Udalaren zeregina informatiboa baino ez da. Ez du inola ere salerosketako negoziazioetan parte hartuko, eta ez ditu higiezinen agentziak ordezkatuko.

Gesalatz Ibarreko Jabetza Bankuko kide izan nahi baduzu, mesedez, jar zaitez harremanetan Gesalazko Udalarekin:

Honako ekintza hau Andia Mankomunitateko udalek (Abartzuza, Deierri, Gesalatz, Jaitz eta Lezaun) despopulazioari aurre egiteko bultzatutako jarduera-programaren barruan dago. Programa hori Jurramendi azpieskualdeko despopulazioaren aurkako ekintza-planaren parte da, eta Nafarroako Gobernuak egin du.

Gure herriak biziberritzeko zure laguntza behar dugu!!!. Eskerrik asko zure ekarpenagatik

 

Informazio interesgarria

 

Alokatu baino lehen
Navarra vivienda

Etxebizitza errentan hartzea aukera ona izan daiteke hainbat arrazoirengatik. Informa zaitez.

 

Etxebizitza erosi baino lehenNavarra vivienda

Etxea erosten baduzu, beharbada zure bizitzako ordainketarik handiena egin beharko duzu. Gutxitan hartu beharko duzu tamaina horretako erabakirik. Hemen duzu informazioa erosketari buruz.

 

 

Etxebizitzaren diru-laguntzak

Hemen duzu informazioa Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzari buruz

Halaber, harremanetan jar zaitezke Etxebizitzak eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoarekin (ORVE) ere, Lizarran, eta orientazioa emanen dizute laguntza eta diru-laguntzei, espedienteen izapidetzeari eta beste prozedura batzuei buruz.

  • Ordutegia. Astelenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.
  • Tel. 948 552 250
  • e-posta: orve@orvetierraestella.net
  • Helbidea: Fray Diego kalea, 3., beheko solairuan. Estella/Lizarra

Hona Nasuvinsako eta Nafarroako Gobernuko etxebizitza babestuen eskatzaileentzako alokairu-poltsaren programa ezagutu ahal duzu. 110 m2 baino gutxiagoko etxebizitzen jabeak sar daitezke, eta, maizter gisa, etxebizitza babestuen eskatzaileen erroldan inskribatutako pertsonak.