Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ZER BISITATU

IBILALDIAK NATURAN

Gesalazko ibarrean eremuko bide asko ditu, egokiak oinez, txirrindulaz edo zaldiz egiteko. Mendizaleentzako hainbat ibilbide daude bertako paisaia ederrak ezagutzeko. Hemen hauetako zenbait:

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

  • Muniaingo Gurutze Sainduko baselizara igo.
  • Ibilbidea Buron eta Lezaiako sakanetan, Genben, edo Otsanzulokoan (edo “del Infierno”), Argiñao eta Iturgoien artean.
  • Igoera Iturgoiengo Trinitatera.
  • Igoera Esparatzera, Arzotzetik.
  •  Artesara, Elimendira igoera Argiñao edo Bidaurretik.
  •  Urbasa-Andiako Parke Naturalean mendi-ibiliak.(www.parquedeurbasa.es)

ALLOZKO URTEGIA

EmbalseAlloz

Allozko urtegia Salado eta Ubagua ibaiek elikatuta ur-itsasoa dugu, ameztiek, larreek, sasiek eta pinuek inguratuta. Aparteko lekua urteko sasoi orotan, baina udan bereziki. Honen ur urdinxka freskagarrietan bainatzea, zuhaitzen baten azpian atseden hartzea edo ontzian nabigatzea ditugu naturgune honen zenbait aukera.

Nafarroako Bela Eskola urtegi-ertzean dugu eta hainbat jarduera eta ikastaro eskaintzen dizkio kirol hau praktikatu eta ikasi nahi dutenei (www.escuelanavarradevela.com).

BIGURIAKO JAUREGIA (BIGURIA)

Biguria herrian kokatua (Gesalatz Ibarra), Estenotz eta Arzotz iparraldean, 580 metroko altueran. Iruñatik 31 kilometrotara eta Lizarratik 21 kilometrotara dago.

Eraikuntza monumentala, Monte Hermoso Markesen jauregia izenarekin ezagutua, etxaurre nagusian harlanduzko murruak ditu eta beste zonaldeetan silarrixka ageri da. XVII mende erdialdean datatua dago.

Etxaurrea, bi gorputz eta atiko batez osatua, bi dorre kubikoen artean agertzen da, parametro zabal horizontala dauka eta oraindik ere herreriar estiloko apainduren urritasuna agertzen duelarik, soilik baoetan orejeta moduko enmarkea dauka. Erdialdeko zonaldean, nahiz eta ardatz nagusitik desbideratua egon, atari dinteldua ageri da, orbeleko giltzarria dauka pilastra landatuekin, kapitela izan beharrean, armarriek larruzko kartela bihurrituak eta yelmoa daukate. Honen gainean balkoia dago, dinteldua eta antzinako forjaz egina etxeko beste bao batzuk bezela.

Erremate modura armarria dago, Santiagoko Gurutzearen gainean; azpialdean lehoi baten burua dauka, larruzko kartel bihurrituak, hostotza orlada batekin eta tinbre batek irekitzen dituen koroa ageri da bi hegaztien artean ageri dena. Armarria laurdendua da, lehen laurdenean zortzi puntako izarra agertzen da eta honako inskripzioa: “Firmamente”; bigarren laurdenean, era berean, laurdendua ere, lehoi eta gaztelu errepikatuak txandakatzen dira eta laugarren laurdenean aldiz, banda moduko bat agertzen da, bihotza armarritxoa zortzi zintekin. Armarriaren goiko zonaldean honako legenda agertzen da: Cisneros.

Etxaurreko erdigunea, egurrezko teilatu-hegal bikoitz batekin bukatzen da, garaiko moda ziren mentsula tailatuak ageri direlarik.

Garai horretako beste etxaurreek ez dute interesik, salbuespen modura atzekaldekoa litzateke atari dinteldua irekitzen da, zortzi bandetako armarriarekin, XVI. mendean datatu daitekeena.

Kontserbazio-egoera: gaur egun abandonatua dago. Jabeak eskaintza batzuk izan dituen arren, oraindik ez da saldu. Geroz eta hondatuagoa dago, zonalde askotan sabaia erorita dago.

Bisita: eraikuntza oso interesgarria. Merindadeko arkitektura zibileko eraikuntza esanguratsu eta bikainena. Jauregira sartzea arriskutsua da.

Historia: jauregi hau Nafarroako noblezian antzinatasun handiena duena da. Biguriako jaunak etxe honetarako pribilegio aunitz lortu zituen, horrela, 1601ean, Biguriako Antsok lortu zuen jauregi hau kuartel salbuespena izatea. Beranduago, jauregia Montehermoso Markesen esku gelditu zen, 1761 urtean jabetza zuten jada.

  (http://www.sasua.net/estella/articulo.asp?f=viguria)

HENRI LENAERTS MUSEOA

Fundazioak, Paulette Garinen eskuzabaltasunari esker, Lenaertsen bikotekidea, egoitza du Irurren (Nafarroa). Balio handiko egoitza da hau, dituen sinbolismo, material eta objektuengatik. 1971tik Henriren bizitzaren erdigune, ikerketa leku eta tailerra izan zen.

CANSANCIO

Bertan hautematen da artistaren sormena inguratzen duenaren zentzua, honen giroa, esperientziak, dokumentazioa, bere liburuak, bozetoak, asko eta asko berezko lanak eta beste batzuk bizitzan zehar erostiakoak.    (http://www.henrilenaertsfundacion.com)