Kontzeju bakoitzak bere zaindariaren omenezko jaiak data ezberdinetan ospatzen ditu, normalean udan ospatzen dira, nahiz eta Bailararen jaia urtero herri batean ospatzen den. Ekitaldi honetarako kontzeju antolatzailearen monumenturen bat birgaitzen da, azken urte hauetan zehazki antzinako ikuztegiak berreskuratu dira hala nola, Gembe, Izurzu edo Argiñanokoak.
Kontzeju ezberdinetako Zaindariaren jaiak uztaila eta abuztuko hilabetetan izaten dira normalean, zonaldean jende kopurua gehiago dagoela aprobetxatuz.