Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

OHITURAK ETA JAIAK

DIGITAL CAMERAKontzeju bakoitzak bere zaindariaren omenezko jaiak data ezberdinetan ospatzen ditu, normalean udan ospatzen dira, nahiz eta Ibarreko jaia urtero herri batean ospatzen den. Ekitaldi honetarako kontzeju antolatzailearen monumenturen bat berreskuratzen da, azken urte hauetan zehazki antzinako ikuztegiak berreskuratu dira: Gembe, Izurtzu edo Argiñaokoak.

Kontzejuetako Zaindariaren jaiak uztaila eta abuztuko hilabeteetan izaten dira normalean, eskualdean jende gehiago dagoela probestuz.

ARGIÑAO Urriko lehen igandean
ARZOTZ

Festak ekaineko hirugarren asteburuan.

Gurutze Sainduko baselizara erromeria, ekainaren 19 aldera, zaindariaren festekin batera.

ESTENOTZ Azaroko lehen edo bigarren asteburuan.
GARISOAIN

Festak iraileko lehen asteburuan.

Pilar Birjinaren baselizara erromeria urriaren 12an.

GENBE Festak ekaineko bigarren asteburuan, igandean erromeria San Antonio baselizara.
IRUXO Uztailak 2
IRURRE

Jasokunde festak abuztuaren 15ean.

Abenduaren 15ean Santa Luzia.

ITURGOIEN

Festak Aste Santutik 50 egunera ospatzen dira.

Andra Mari baselizara erromeria maiatzeko lehen igandean.

Pentekostes festak. Pentekostes ondoko lehen astean Trinitatearen baselizara igotzen da..

Trinitateko kofradiaren festa, Trinitatera igo eta 15 egunetara.

Erromeria San Adrian baselizara, maiatzaren 16tik gertuen dagoen asteburuan. San Adrian Festa.

Abuztuak 16 San Roque.

Trinitatetik jaitsiera, abuztuko azken igandean.

San Millanera erromeria azaroaren 12tik gertuen dagoen asteburuan.

IZURTZU Festak iraileko hirugarren larunbatean
LERATE

Festak ekainaren 29tik gertuen dagoen asteburuan.

Done Petri Martiri baselizara erromeria apirilaren 29tik gertuen dagoen larunbatean.

MUETZ

Abuztuaren 23tik gertuen dagoen asteburuan (Limako Santa Rosa)

Sagrarioren Birjina baselizara erromeria maiatzaren 1ean.

Festa txikiak abenduaren 10etik gertuen dagoen asteburuan.

MUNIAIN GESALATZ FestaK azaroaren 25etik gertuen dagoen asteburuan, Santa Katalina.
MUZKI Festak San Isidrotik gertuen dagoen asteburuan (maiatzak 15).
BIDAURRE

Donibane eta Don Paulo baselizetara erromeria (maiatzak 1).

Festak, Donejakue ospakizunaren aurreko asteburuan.

BIGURIA Maiatzak 7
GESALATZ IBARREK JAIA ABUZTUAREN 26AREN ETA IRAILAREN 1AREN ARTEKO LARUNBATA (BIAK BARNE)

CUADERNOS DE ETNOLOGÍA Y ETNOGRAFÍA DE NAVARRA. ASPECTOS. ETNOGRÁFICOS DE LO FESTIVO EN EL VALLE DE GUESÁLAZ Y SALINAS DE ORO.