Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

#AndiaVinci-ren Leonardak 🎨

#Andia Vinciren Leonardak. Artea eta landa eremuko emakumea

 

Ibilbide artistiko hau, Marijose Recalde eta Virginia Bosch herriko artistek zuzendutako landa eremuko emakumearen inguruko hainbat lan irudikatu, sortu eta gauzatzen joan diren adin guztietako hirurogei pertsona baino gehiagoren elkarlan prozesuaren emaitza da.

Hau Gesalatzko artelana da.

BASO ERREA HARRESPILA

 

MATERIALAK Harriak, egurra, errautsak, errekuntza-materiala, torlojuak, iltzeak, pintura beltza eta plastikoa
ERABILITAKO TEKNIKA Teknika misto
OBRAren DESKRIBAPENA

Proposamena da garai horietara eta gure sorkuntza-beharretara egokitzea harrespilaren kontzeptua, dakigunez, lurperatzeko modu bat baita, antzinako hileta-erritu bat.

Harriz osatutako zirkulu bat eraiki, eta barruan material basotsuz osatutako pira bat sortu, aurten gure lurraldea suntsitu zuten suteen ondorioz.

Basoari entitate bat emanez, hau gure familiako beste izaki bat balitz bezala: negarrez eta bere galera lurperatuz, sentsibilitate femeninoko eta landatarreko begirada batean.

Zirkulua mugatzen duten harrien zentzua harri bihurturik, geldirik, hondaturik geratzen garen pertsonena da.
Instalazio honen helburua da pentsaraztea zaintzak eta zaintzaileak ezinbestekoak direla, ez bakarrik giza kolektiboentzat, baita gure planetaren bizigarritasuna ahalbidetzen duen naturarentzat ere.

Natura eta gizatasuna inoiz banandu beharko ez genukeen binomioa.

Lan honetan eta martxan, haritz bat landatu dugu harrespilaren erdian. Errautsetatik sortzen den bizitza, hazten laguntzeko ureztatuko duguna. Horretarako, inbutu bat jarri dugu, eta inbutu horrek ura eramaten du landare txikira; guztion artean zaintzen jarraituko dugu, aurrera atera dadin. Zuhaitz batek ez du baso bat egiten, baina printzipio bat da.

KOKAPENA Oiangibela parajean dago, Muzkin, Guirguillano gainetik gertu. Leku hau aukeratu genuen 2022ko ekainean gure haranera sua sartu zelako.

Ezagutu beste obrak:

(Ez)ikusiak
Leonarda
Hazten
Eskuz esku
#Andia Vinciren Leonardaren prozesua

 

Prozesuari esker, komunitatea sortu eta sareak ehundu ahal izan dira artearen bidez, eta sentsibilizazio-tresna indartsua sortu da gizonen eta emakumeen berdintasunaren inguruan aurrera egiteko beharrari buruz, batez ere landa-ingurunean.

Obrek pentsarazten digute zer ezinbestekoa den zaintzaileentzat, gizakiarentzat, gure ingurune hurbilarentzat eta planetarentzat, naturaren parte garelako, haren fruitu eta hazi. Landa-ingurunean hazi, hezi eta bizi diren emakumeak elkartzeko eta sozializatzeko espazio tradizionalak erakusten dituzte, eta familia-ekoizpenean lan egin duten emakume borrokalari eta nekaezinei omenaldia egiten diete, eta, aldi berean, zaindu egin dituzte, bizitzak bidean jarri dizkien zirkunstantzietara egokituz, ziklikoak eta beti hazten. Ikasten eta hazten.
Andia eskualdeko Irantzuko Lurrak zeharkatuz, ibilbidea Abartzuza, Aritzala, Lezaun, Jaitz eta Girgilaoko Gainan kokatzen da.

Betilore, Lagunartean, Lizarrate, Loreain eta Lezaungo emakumeen elkarteek bultzatu dute, eta Andia Mankomunitatea osatzen duten Udalen eta Irantzuko Lurrak Elkartearen laguntza hedatzean izan du. Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntza du.