Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

(Castellano) Linea Verde

Andia Mankomunitateak bizilagunekin komunikatzeko kanal berria ireki du App mugikor baten bidez

 

Ekimen honi esker, herritarrak egunean egon ahalko dira eta eskualdean antolatzen diren jardueren berri izan ahalko dute
Abendu honetan, Andia Mankomunitateak bat egin du Linea Verde zerbitzua duten 500 udalerri baino gehiagorekin. Zuzeneko komunikazio-kanal horren bidez, Mankomunitateko kide diren Abartzuza, Deierri, Gesalatz, Lezaun eta Jaizko biztanleek eskualdeko albisteen eta bertan antolatzen diren jardueren berri izan ahalko dute.

App-ean albisteak eta komunikazioak irakurri ahalko dira, baita telefonoan bertan jakinarazpenak jaso ere, hala nahi izanez gero. Halaber, informazio-edukiak ikusi ahalko dira, hala nola “Lan-poltsa”, “Bekak/Laguntzak”, “Kirol-instalazioak”, “Inguruko enpresa eta profesionalen direktorioa”, eta “Gozatu zure Mankomunitatea” atala, lurraldeko turismo-eskaintza jasotzen duena.
Gainera, bi norabideko kanala da, herritarrei balioko diena gertakariak jakinarazteko eta iradokizunak helarazteko.

“Agenda” moduluan, Udalek, tokiko elkarteek eta beste erakunde batzuek programatzen dituzten ekitaldi eta jarduera guztiak ikus daitezke.

Zerbitzu berri hau erabili ahal izateko, Linea Verde aplikazioa doan deskargatu behar da Google Play edo APP Store bidez. Deskargatu ondoren, nahikoa da “Nafarroa” aukeratzea eta horren barruan “Andia Mankomunitatea”. Prozedura azkarra eta erraza da.

Tresna interesgarri honen bidez, bizilagunek beren herrietan eta Andia Mankomunitatearen eremuan egiten diren hobekuntzen eta ekitaldien berri izan ahako dute.

Informaczio gehiago eta kontsultak:

andialineaverde@gmail.com