Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Udaleko Whatsapp hedapen taldea

Gesalazko udalak herritarrekin komunikatzeko zerbitzu berria sortu du Whatsapp aplikazioa erabilita. Honela, Udalak xede du Udalerriko albisteak, jarduerak eta bestelako informazioa zuei helaraztea.

Horretarako Whatsapp aplikazioan Hedatze Zerrenda bat sortu dugu. Bertan kontaktu bakarra izanen da denen ikusgai, Gesalazko udala bera (Kudeatzailea), eta beste kontaktu guztiak ezkutuan izanen dira.

Zerrendaren partaide izateko:

  1. Eman izena baimena emanez zerrendaren partaide izateko. Horretarako, Web-ean edo udaletxeko bulegoetan dagoen inprimakia bete, edo whatsappez bidali.
  2. GARRANTZITSUA: Gorde zure telefonoan Udalaren informazio-kontaktuaren zenbakia: 638 81 26 43
  3. Aurreko telefono zenbakia soil-soilik Udal honek whatsappez informazioa hedatzeko da, Udalarekin telefonoz hitz egiteko 948 35 70 08 zenbakia erabili behar da.

 

    (*)Nahitaezko eremuak