Kontzeju bakoitzak bere zaindariaren omenezko jaiak data ezberdinetan ospatzen ditu, normalean udan ospatzen dira, nahiz eta Ibarreko jaia urtero herri batean ospatzen den. Ekitaldi honetarako kontzeju antolatzailearen monumenturen bat berreskuratzen da, azken urte hauetan zehazki antzinako ikuztegiak berreskuratu dira: Gembe, Izurtzu edo Argiñaokoak.
Kontzejuetako Zaindariaren jaiak uztaila eta abuztuko hilabeteetan izaten dira normalean, eskualdean jende gehiago dagoela probestuz.
ARGIÑAO | Urriko lehen igandean |
ARZOTZ |
Festak ekaineko hirugarren asteburuan. Gurutze Sainduko baselizara erromeria, ekainaren 19 aldera, zaindariaren festekin batera. |
ESTENOTZ | Azaroko lehen edo bigarren asteburuan. |
GARISOAIN |
Festak iraileko lehen asteburuan. Pilar Birjinaren baselizara erromeria urriaren 12an. |
GENBE | Festak ekaineko bigarren asteburuan, igandean erromeria San Antonio baselizara. |
IRUXO | Uztailak 2 |
IRURRE |
Jasokunde festak abuztuaren 15ean. Abenduaren 15ean Santa Luzia. |
ITURGOIEN |
Festak Aste Santutik 50 egunera ospatzen dira. Andra Mari baselizara erromeria maiatzeko lehen igandean. Pentekostes festak. Pentekostes ondoko lehen astean Trinitatearen baselizara igotzen da.. Trinitateko kofradiaren festa, Trinitatera igo eta 15 egunetara. Erromeria San Adrian baselizara, maiatzaren 16tik gertuen dagoen asteburuan. San Adrian Festa. Abuztuak 16 San Roque. Trinitatetik jaitsiera, abuztuko azken igandean. San Millanera erromeria azaroaren 12tik gertuen dagoen asteburuan. |
IZURTZU | Festak iraileko hirugarren larunbatean |
LERATE |
Festak ekainaren 29tik gertuen dagoen asteburuan. Done Petri Martiri baselizara erromeria apirilaren 29tik gertuen dagoen larunbatean. |
MUETZ |
Abuztuaren 23tik gertuen dagoen asteburuan (Limako Santa Rosa) Sagrarioren Birjina baselizara erromeria maiatzaren 1ean. Festa txikiak abenduaren 10etik gertuen dagoen asteburuan. |
MUNIAIN GESALATZ | FestaK azaroaren 25etik gertuen dagoen asteburuan, Santa Katalina. |
MUZKI | Festak San Isidrotik gertuen dagoen asteburuan (maiatzak 15). |
BIDAURRE |
Donibane eta Don Paulo baselizetara erromeria (maiatzak 1). Festak, Donejakue ospakizunaren aurreko asteburuan. |
BIGURIA | Maiatzak 7 |
GESALATZ IBARREK JAIA | ABUZTUAREN 26AREN ETA IRAILAREN 1AREN ARTEKO LARUNBATA (BIAK BARNE) |