2024ko Aurrekontu Parte-hartzaileetan 21 proposamen aurkeztu dira. Aurten, auzotarren parte-hartzea aurreko urteetakoa baino handiagoa izan da, Gesalazko haranerako proposamen interesgarriekin.
Abuztuaren 31n, Iturgoyen-Iturgoienen ospatuko den Haranaren Eguneko jaian, proposamenen erakusketa publikoa egingo da. Horrela, zuzenean ezagutuko dituzu.
Botoa irailaren 13ra arte eman dezakezu, astelehenetik ostiralera, Gesalazko udaletxean eta baita Haranaren Eguneko festan ere, abuztuaren 31n.
Berritasun gisa, udaletxera edo Haranaren Egunean botoa ematera joan ezin diren erroldatutako pertsonek online egin ahal izango dute.
Nahitaezkoa da gustukoen dituzun hiru proposamenak aukeratzea, bestela botoa baliogabea izango da.
Hauek dira proposamenak:
- El bosquecillo habitado
- Mejoras frontón municipal
- Talleres oficios tradicionales
- Pintxo-Pote cultural
- Acuagym
- Una ducha agusto
- Centro de día mayores
- Embellecimiento contenedores
- Igerileku
- Konpost Herria
- Ovejas Bomberas
- Gesalatz Udafest edo Negufest
- Banco de Sombra
- Arreglo y canalización de caminos rurales
- Censo y cuidado de colonias urbanas de gatos
- Ludoteca móvil Gesálaz
- Rajadora de leña eléctrica colectiva
- Dotar espacio Aldaia
- “Vaya, Valla”
- Mugitu
- Dantza sortzailea-Danza creativa