Datorren larunbatean, azaroak 26, Ereintza Abesbatzak kontzertua eskainiko du Irurreko Jasokunde elizan 18:30ean. Guztiondako gonbitea!
Gabon-kanten jaialdia
Datorren abenduaren 18an, 12:00etan, jada tradizio bilakatu den Gabon-kanten jaialdia ospatuko da, Muezko Santa Eulalia elizan. Haur koruak, Lezaunek, Jaitzek eta Gesalatzek parte hartuko dute. Antolatzaile: Gesalazko Auroroak
BIHOTZ-BIRIKETAKO BIZKORTZE TAILERRA
Joan den urtarrilean bihotz-biriketako bizkortze ikastaro laburrak egin ziren; bata Irurren eta bestea Muetzen, jende asko bertaratu zen eta ongi baloratu. BIHOTZ-BIRIKETAKO BIZKORTZE TAILERRA pdf

JARDUNALDI MIKOLOGIKOA
Ibarreko bizilagunen laguntzarekin, aurten, lehen Jardunaldi Mikologikoak egin ahal izan ditugu. Bertan gure mendietan hazten diren hainbat ziza-espezieak ezagutu ahal izan ditugu. Eskerrik beroena egun interesgarri hau antolatu zuten bizilagunei.