Viguria herrian kokatua (Gesalatz Bailara), Estenotz eta Arzotz iparraldean, 580 metroko altueran. Iruñatik 31 kilometrotara eta Lizarratik 21 kilometrotara dago.
Eraikuntza monumentala, Monte Hermoso Markesen jauregia izenarekin ezagutua, fatxada nagusian harlanduzko murruak ditu eta beste zonaldeetan silarrixka ageri da. XVII mende erdialdean datatua dago.
Fatxada, bi gorputz eta atiko batez osatua, bi dorre kubikoen artean agertzen da, parametro zabal horizontala dauka eta oraindik ere herreriar estiloko apainduren urritasuna agertzen duelarik, soilik baoetan orejeta moduko enmarkea dauka. Erdialdeko zonaldean, nahiz eta ardatz nagusitik desbideratua egon, atari dinteldua ageri da, orbeleko giltzarria dauka pilastra landatuekin, kapitela izan beharrean, armarriek larruzko kartela bihurrituak eta yelmoa daukate. Honen gainean balkoia dago, dinteldua eta antzinako forjaz egina etxeko beste bao batzuk bezela.
Erremate modura armarria dago, Santiagoko Gurutzearen gainean; azpialdean lehoi baten burua dauka, larruzko kartel bihurrituak, hostotza orlada batekin eta tinbre batek irekitzen dituen koroa ageri da bi hegaztien artean ageri dena. Armarria laurdendua da, lehen laurdenean zortzi puntako izarra agertzen da eta honako inskripzioa: "Firmamente"; bigarren laurdenean, era berean, laurdendua ere, lehoi eta gaztelu errepikatuak txandakatzen dira eta laugarren laurdenean aldiz, banda moduko bat agertzen da, bihotza armarritxoa zortzi zintekin. Armarriaren goiko zonaldean honako legenda agertzen da: Cisneros.
Fatxadako erdigunea, egurrezko teilatu-hegal bikoitz batekin bukatzen da, garaiko moda ziren mentsula tailatuak ageri direlarik.
Garai horretako beste fatxadek ez dute interesik, salbuespen modura atzekaldekoa litzateke atari dinteldua irekitzen da, zortzi bandetako armarriarekin, XVI. mendean datatu daitekeena.
Kontserbazio-egoera: gaur egun abandonatua dago. Jabeak eskaintza batzuk izan dituen arren, oraindik ez da saldu. Geroz eta hondatuagoa dago, zonalde askotan sabaia erorita dago.
Bisita: eraikuntza oso interesgarria. Merindadeko arkitektura zibileko eraikuntza esanguratsu eta bikainena. Jauregira sartzea arriskutsua da.
Historia: jauregi hau Nafarroako nobleziaren antzinatasun handiena duen jauregia da. Viguriako jaunak etxe honetarako pribilegio aunitz lortu zituen, horrela, 1601ean, Viguriako Antsok lortu zuen jauregi hau kuartel salbuespena izatea. Beranduago, jauregia Montehermoso Markesen esku gelditu zen, 1761 urtean jabetza zuten jada.
Estellerriako mendialdeko udalerriek (Abárzuza/Abartzuza, Lezáun/Lezaun, Salinas de Oro/Jaitz, Valle de Yerri/Deierri y Valle de Guesálaz/Gesalatz) turismo portal berria jarri dute martxan. Bertan, informazio zabala aurki daiteke, ostatuak (kanpinak, landa etxeak, aterpeak); jatetxeak, informazio turistikoa (monumentuak, ibilbideak, naturan jarduerak, upeldegi eta gaztandegietara bisitak), etc.
Web orria: www.tierrasdeiranzu.com