Nafarroako lehen populazio guneak, Behe Paleolitikoko (k.a 600.000 - k.a 40.000) garaikoak dira, hala nola, Koskobillo, Urbasa, Lizarra, Lezaun, Irunberri eta Viana. Brontze Aroan, artzaintza gune hauek, dolmen eta silexko tailerrak beteko dituzte; garai honetan gainera, arkitektura megalitikoa zonalde zabal honetan hedatzen da, Vianan hasi, Zirauki eta Artaxoa, Urbasa eta Aralar mendilerroak eta Pirinioko gainaldeetara iritsi arte.
Antzinako historialariek aipatzen dituzten Nafarroako euskal-erromatar herrien artean gehiengoa Iruñeako arroa eta Ebroko erriberaren artean kokatzen ziren. "Ager Vasconum"a zabala zen, Lizarra, Olite eta Tuterako merindadeak hartzen zituena. Andelos identifikatu zenean, Mendigorriatik hurbil, bere errastoak ageri eta Julio Caro Barojak, proposatu zuenez, Gesalatzeko Viguria herria, Iruñeko erreinuaren lehen erregearen, Eneko Haritzaren, jatorria izan omen zen. Erdi Aroko hainbat dokumentuetan agertzen denez, Bigorra edo Bigoriakoa, gaur egungo Vigura, dela esan daiteke. Baina azken lau mendeetako historiografiak esan duenez, grafia Bigorre zela esaten zuen eta beraz ikuspegi guztiak Pirinioz bestalde zegoen gunera zuzendu ziren.
Hiribildu erromatarrak garrantzitsuak ziren baina zonalde ez ain ezagunetan beste gune garrantzitsuak ere egongo ziren. Urbasa eta Andia mendilerroetan dauden Bailaretan egongo ziren gune hauek, gune erromanizatuak izan zirenak lurren jaun eta jabe berriak iritsi zirenean. Erromatar soldadu beteranoak, penintsula iparraldeko herrien aurkako gudan partehartzeagatik, K.a I mende bukaeran, herri, baso eta lurrekin sarituak izan ziren. Horren ondorioz, Caro Baroja herrien toponimiari buruzko teoria ezaguna eratu zuen, zeinak zioen, "ano" eta "ain" bukaera zuten herriek bere jabeekin harremana zutela eta Nafarroan dauden adibide anitzen artean hiru aipamen egiten ditu: Muniain, Muinotik zetorrena; Grocin, Grotiustik datorrena eta Arguiñano Argeustik datorrena. Herri hauen erromanizazio prozesua, azkarra eta sendoa izan behar zuen, nahiz eta monumentuen falta egon. Muetzeko eliz parrokian, Gesalatzeko hiriburua, murruan sartuta dagoen hilarria aipamen berezia merezia du, Ordunetsi legioko kidearen omenez egina da.
Komunikazio-bide garrantzitsuenak, Sakanatik Deierrira zihoan eta bertan, Lakarreko zubian, Mañeru Bailara eta Solanara desbideratzeak zeuden. Bailaran Erdi Aroko gaztelu garrantzitsuak ageri dira, Jose de Moretek aipatzen zuenez, Jaitz inguruetan, menderaezina izan zen gaztelua zegoen.
VI-VII mendeetan, 711 urtean musulmandaren inbasioa eman arte, errege godoen inbasio iraunkorra eman zen, baskoien aurkako erasoa azken hauek penintsulako buruzagi baten menpe egon nahi ez izateagatik gertatu zen.
Musulman inbaditzaileen sarrera penintsulan eman zen eta Ebro ibai-arroa 714ko uda arte ez zuten ezagutu eta Nafarroako historiaren etokizunean aldaketa nabariak izango zituen. Casiusek ezta bere semeek bi urte beranduago, dominatu ez zituen lur bakarrak, Monjardin eta Jurramendiko zonaldean egongo ziren, bertan, Al-Andalusen iparraldeko muga ezarri zuten, San Esteban gotorlekutik, Monjardin mendian zegoena, lur hauek kontrolatzen zituen Antso Gartzez Iak kendu ziena. Egoera horren ondorioz, 10 urte beranduago, Iruñeako erreinuari zigor modura azeifa bidali zuten, Abderraman IIIaren aginduz, 920ko uztailean Valdejunkerako batallan bukatu zena, Deierri eta Gesalatzeko lurretan eman zen.
XIII mende bukaeran, Estellerria merindadeko hamar bailaretako zatiketa sendoa mantentzen zen. Hemendik aurrera, Bailarak herrietako elkargune bilakatu behar ziren eta biztanleek eskubide eta eskumen bereziak izango zituzten. Biztanleria, 1348 eta 1362ko izurrite bubonikoak pasata- azkenekoa 1599an eman zen, Nafarroa osoan eragina izan zutenak eta baita Estellerriako Bailaretan ere, XIII mendeko egonkortsuna eta oparotasuna hasiko da. Erromaniko garaiko elizak, Gotiko estiloko elizengatik ordezkatuko ziren atari eta absideak mantenduz. Gaur egun, estilo-zaharra (Erromanikoa) mantendu dutenak, herri horiek goiz abandonatu zirelako izan zen, Ziritza-Deierrin adibidez, Santa Katalinaren baseliza ederra dago, galsoro artean dagoena.
XVI eta XVII mendeak, Gesalatz eta Deierri bailaretako oparotasun garaiak izan ziren, bertako biztanleek, Lizarran merkatal jarduera proiektatzen zuten, Erdi Arotik mantentzen zen asteroko merkatua, antzinako hiru ibilbideetatik iristen ziren bertara. XIX mende hasierarte, bazidurien bizitza geldituta zegoela eta garai honetan Nafarroako Napoleonen inbasioa eman zen. Gesalatz eta Deierri frantsesen domeinutik kanpo gelditu ziren.
XX mendean murgilduta, bailarak bere lurretan gari hazkuntza ematen zuen. Guda Zibilak gizon asko eraman zituen eta hauek utzitako lanak eta esfortzuak bere anai txikienek bete behar izan zituzten. 50. hamarkada iristean gari soroek nagusitasuna lortuko dute.
Bizitza neketsua zen eta gabezi asko zituen. 60. hamarkadaren erdialdean nekazari-exodoa emango da, garai horietan Iruñatik, Nafarrora iristen ari zen industria laneskua eskatzen zen. Herrietako etxeak gutxinaka-gutxinaka erortzen joan ziren; adobea erabiltzeagatik eta harlandua ez erabiltzeagatik behera erori ziren. Bailarak, bakoitzak bere eskumenekin, oraindik ere elkarturik mantentzen ziren. XIX. mende bukaeran, Jaitz eta Abartzuza banandu egin ziren eta 1951ean Lezaun Deierritik banatuko da.