Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

HISTORIA

DIGITAL CAMERANafarroako lehen populatzeen testigantzak behe Paleolitikoko aztarnak ditugu (K.a. 600.000tik K.a.40.000 arte): Coscobillo, Urbasa, Lizarra, Lezaun, Irunberri eta Viana. Ondoren etorriko zen Brontze Aroak trikuharri eta silex tailerrez bete zituen abereen bazkalekuak.Garai hartan arkitektura megalitikoa lurralde osoan zehar barreiatuko da, Viana, Zirauki eta Artaxoatik Urbasa eta Aralako mendizerretara, eta bertatik Piriniotako gailurretaraino. Antzinako historialariek aipatzen zituzten populatze erromatar-baskoiak, etorkizunean Nafarroa osatuko zutenak, gehienbat Iruñerrian eta Ebroko Erriberan kokatuko ziren. Ager Vasconum zabala dugu beraz, eta Lizarra, Errriberri eta Tuterako Merindadeak hartzen ditu. Andelosen identifikatzeak, Mendigorriatik gertu, ez zuen zalantzarako tarterik uzten aztarnen argitara. Julio Caro Barojak iradoki zuen Gesalazko Biguria, agian, izan zitekeela Iruñeko lehen errege baskoia erregetu zen lekua, Eneko Aritza. Erdi Aroko zenbait dokumentuk jasotzen dute Bigorra edo Bigoria zela, Biguria egun, azken lau mendeetako historiografiak setati erabaki zuelako grafia Bigorre izatea. Ordutik aurrera begirada guztiak Pirinioz bestaldera jo zuten.

Villa erromatar haiek garrantzitsuenak ziren, baina beste batzuk izan behar ziren, horrenbeste nabarmentzen ez zirenak, bide nagusietatik at eta Urbasa-Andia mendizerren azpiko ibarretan barreiaturik. Lurraldeko jabe eta jaun berrien etorrerak indar handiz erromatartuko zituen ibarrak. Soldadu beteranoek penintsula iparraldeko herrien aurkako gerra luzean arituak, K.a. I mende amaieran, sarituak izan izen herri, baso eta soroekin.

Horrek Caro Baroja eraman zuen haren teoria ezaguna azaltzera, hain zuzen ere, “ano” eta “ain” toponimoen herri izenen toponimiak hauen jabeen izenetik eratortzen zirela. Nafarroako adibide askoren artean ibar hautan kokatuko hiru aipatzen ditu: Muniain, Muniotik eratorria; Gorozin Grotiusetik eta Argiñao Argeusetik.

Herri hauen erromatartze prozesua azkarra eta intentsoa izanen zen, monumenturik izan ez arren. Nabarmentzekoa da Muezeko, Gesalazko hiriburua, eliza parrokialaren horman sartuta dugun hilarria, legioen beterano baten oroigarri, Ordunetsi.

Komunikabiderik garrantzitsuenak Sakanatik Deierri eta Lorkako zubira joaten ziren, Mañeruibar eta Iguzkitzaibarren adarkatzeak izanik. Erdi Aroko gazteluak ez dira aurreikusten Ibarretan, aitzitik, José de Moretek ia menderaezina zen bat aipatuko zuen, Jaitz inguruan.

VI. mendetik VIII.era, 711ko musulmandarren inbasiora arte, errege godoen etengabeko erasoak izanen ziren, maiz baskoiekin talka eginez, ziurrenik hauek ez ziotelako men egin nahi iberiar penintsulako patroi bateratzaileari.

Erasotzaile musulmandarrak penintsulara sartu zirenean, Ebro Ibarrera 714ko udan iritsiko ziren, etorkizuneko Nafarroaren ibilbide historikoan aldaketa handiak eraginen zituen. Casiusek menperatu ez zituen lur bakarrak ditugu, bi mende pasa eta gero, bide beretik ibiliaz, honen semeek Al-Andalusen iparraldeko muga Deio eta Jurramendi artean ezarriko zuten, San Esteban gotorlekuaren zaintzapean, aipatu lehen mendiaren gailurrean. Azken hau Antso Gartzes I.ak konkistatuko zuen 910 urtearen inguruan. Ekintza hark ekarriko zuen, hamar urte beranduago, Iruñeako erresumaren aurkako zigor-azeifa. Erasoaldi horren buru Abderraman III emirra dugu eta Valdejunkera guduan amaitu zen 920ko uztailean, Deierri eta Gesalazko zelaietan.

XIII. mende amaieran Lizarrako Merindadea hamar ibarrek osatzen dute. Hortik aurrera Ibarrak izanen dira herrien eta jendeen eskubideen eta pribilegioen aglutinatzaile nagusia. Biztanleriak 1348 eta 1362ko (azkena oso berantiarra, 1599an) izurrite beltzak pairatu zituen, Nafarroa osoari eragin baitzioten eta, jakina baita Lizarrako Ibarrei ere. Horiek gaindituta, XIII. mendean abiatu zen egonkortasun eta oparotasuna berreskuratuko zuten.

crucero irurre

Eliza erromaniko zaharrak gotikoek ordezkatuko zituzten, baina elizaurreak eta absideak mantenduta. Estilo zaharrarekin iraun dutenak herriak goiz hustearen ondorio dira, Deierriko Ziriza kasu. Honen eliza Santa Katalina baseliza xarmangarria dugu egun, galsoro urrekaraz inguratuta.

CRUCERO VIGURIA

XVI eta XVII. mendeak ere oparotasun aldia izan ziren  Gesalatz eta Deierri ibarretarako, bertakoek Lizarrarantz jotzen zuten merkataritza jardunerako. Honen asteroko azoka Erdi Arotik ospatzen zen. Bazirudien bizitza egonkortua zela, baina XIX mendearen hastapenetan bortizki etengo zen Napoleonek Nafarroa konkistatzean. Gesalatz eta Deierri frantsesen presentziatik at geratuko ziren.

Behin XX. mendean sartuak, Ibarrek garia ereiteko soroekin jarraitzen zuten. Guda zibilak gizon asko eraman zituen eta hauen besoak anaia gazteenen ahaleginarekin ordezkatu behar izan ziren. 50eko hamarkadara iristean galsoroak nagusitu eginen dira. Bizitza neketsua da eta gabeziaz betea.

Hirurogeialdiaren erdialdean landa eremuko exodoa iristen da, Iruñeatik, nagusiki, industriarako eskulana erakartzen da Nafarroa osotik. Herrietako etxeak apurka-apurka erori egiten dira; adobeak eta harlanduen gabeziak lurrera botako ditu.

Ibarrek batuta darraite oraindik, norbera bere jurisdikzioan, XIX mende amaierara arte, orduan bananduko baitziren Jaitz eta Abartzuza; Lezaun 1951n bananduko zen Deierritik..

Autorea: Carlos Viñas-Valle.

Gehiago jakiteko eta jauregiko zenbait argazki ikusteko, ikusi  PALACIO DE VIGURIA, JAVIER HERMOSO DE MENDOZAk idazita.